NOLA EROSI

Alavawines.com gure dendan ardoa erostea oso erraza, erosoa eta azkarra egingo zaizu.

Ez ahaztu Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua zure esku duzula, lagun diezazukegun edozein gairako:

Telefono zenbakia: 945 600 278
Posta elektronikoa: info@alavawines.com

Zure eskaria gure online dendan hasi ahal izateko, ez da beharrezkoa bezero gisa erregistratzea. Hala ere, erregistratzeko eskatzen dizugu. Horrela, gure erabiltzaile erregistratuentzako sustapen esklusiboak gozatu  ahal izango dituzu eta gure berri guztiak ezagutuko dituzu.

EROSKETA EGITEKO URRATSAK

Jarraian, eskariaren prozesuaren berri emango dizugu, puntuz puntu:

Erosketa-prozesua

  1. Erabili menua ataletara sartzeko, edo bilatu interesatzen zaizun produktua. Sekzio batera sartu ondoren, ezkerrean agertzen den produktuak iragazteko sistema osoa erabil daiteke.
  2. Sartu interesatzen zaizun produktuaren fitxan, produktuaren irudian edo “HAUTATU AUKERAK” botoian sakatuta.
  3. Produktuaren fitxaren barruan zaudela, hautatu formatua, 6 edo 12 botilako kaxa bat nahi duzun aukeratzeko.
  4. Kutxa bat baino gehiago nahi baduzu, aldatu “GEHITU ORGATXOAN” botoiaren ondoan agertzen den kantitatea.
  5. Sakatu “GEHITU ORGATXOAN” botoia eta aukeratutako produktua zure erosketa-orgatxoari gehituko zaio (orriaren eskuinaldeko goiko aldean).
  6. Jarraitu erosten, nahi baduzu. Nahi dituzun produktu guztiak organ sartzen dituzunean, sakatu orriaren eskuinaldeko goiko aldean dagoen orgatxoaren ikonoan.
  7. Ikus itzazu gehitu dituzun produktuak orgatxoaren orrialdean; nahi izanez gero, bertatik produktuak ezabatu edo kantitateak alda ditzakezu.

    Nahi duzun bezala badago, sakatu “EROSKETA AMAITU” botoia.

  8. “EROSKETA AMAITU” pantailan, sartu zure datuak. (Faktura nahi baduzu, markatu beheko “Faktura nahi duzu” eremuan “Bai”, eta jarri enpresaren izena, hala badagokio, eta IFZ/NAN zenbakia.
  9. Dena bete ondoren, aukeratu onartzen ditugunen artean egokiena iruditzen zaizun ordainketa-metodoa eta sakatu “EGIN ESKARIA” botoia.
  10. Txartelarekin ordaintzea aukeratu baduzu, bankuko pasabidearekin konektatuko zara, eta bertan txartelaren datuak bete beharko dituzu.
  11. Ordainketa egindakoan alavawines.com webgunera itzuli eta mezu elektroniko bat jasoko duzu zure eskariaren datuekin.
  12. Eskariak ahalik eta lasterren bidaliko ditugu. Gogorarazi behar dizuegu ez dela eskariarik bidaltzen Penintsulatik kanpo.

Pin It on Pinterest